Museoa?

Museoa? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
3,7 milioi euroko gastua egin du dagoeneko Iruñeako Udalak San Fermin museo berrian, baina proiektuak geldirik darrai; eraikinak beharko lukeen lekuan orubea baino ez da ageri. Aurreikuspenen arabera, gainera, ez da aurrera aterako, 2015era bitarteko Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan ez baita proiektua gauzatzeko diru partidarik jaso, garai ekonomiko zailak direla eta. Kostuak gorantz doaz, eta helburu argirik ez begibistan.