Murtxikatzeak eragiten duen soinua gorroto duzu? Baliteke jenio bat izatea!

Ezin duzu jasan murtxikatzeak eragiten duen soinua? Lagunekin jatera zoazen bakoitzean hasperenka amaitzen duzu? Albiste on bat dugu zuretzat; baliteke jenio bat izatea!
AEBetako Northwestern Unibertsitateak egin duen ikerketaren arabera, adimen sortzailea dutenek zailtasunak dituzte halako soinuak jasateko. Hala, Charles Darwin, Anton Chekhov edota Marcel Proust bezalako jenioek ez zuten jasaten beren arreta galarazi zezakeen soinurik; esate baterako, Proustek bere gela erabat intsonorizatuta zuen.
Gure arretari eragiten dioten soinu txiki eta desatsegin horiekiko tolerantzia ezari misofonia deitzen zaio, eta murtxikatzearekin batera arnastea, ibiltzea, mugitzea, eztula egitea eta antzeko ekintzek eragiten soinu txikiek eragiten dute. Zuk ere misofonia duzu? Bada jantzi kaskoak, ondo intsonorizatu eta eragin burmuinari!