Munduko museoetan errege

Munduko museoetan errege https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-museoetan-errege/@@download/image/82p24paris.jpg
2012/12/13
berria
Pariseko Louvre museoak izan zuen iaz bisitari gehien, munduko museo guztien artean: 8,3 milioi lagun, guztira. 2006ko markari eustea lortu du Louvrek, eta 2001ekin alderatuta, bisitariak %60 igo direla jakinarazi du museoak berak. Louvre museoa Frantziako errege-erreginen arte bildumetan oinarrituta sortu zuten 1793. urtean, Frantziako Iraultza garaian, eta giltzarria izan zen bilduma pribatuak publiko bilakatzeko eta jendaurrean erakusteko prozesuan. Eraikinak 160.000 metro karratu ditu, eta 300.000 artelan; lan horietatik, 35.000 ikusgai egoten dira beti. Gaur egun, eraikina zabaltzeko lanetan ari dira, islamaren arteari buruzko aretoa eraikitzeko; gune berria datorren urtean irekitzea espero dute.