Munduko lurren %20 baino gutxiago dira emakumeenak

Munduko lurren %20 baino gutxiago dira emakumeenak Emakumezkoak lur zati baten jabe izateko eta propietateak edukitzeko eskubidea ez dago bermatua, nahiz eta biztanleen gehiengoa izan eta munduko elikaduren gehiengoa ekoitzi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-lurren-20-baino-gutxiago-dira-emakumeenak/@@download/image/trabajadoras-tierra-agricultura.jpg
2020/02/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Emakumezkoak lur zati baten jabe izateko eta propietateak edukitzeko eskubidea ez dago bermatua, nahiz eta biztanleen gehiengoa izan eta munduko elikaduren gehiengoa ekoitzi.
Munduko lurren %20 baino gutxiago dira emakumeenak

Nazio Batuen erakundeak burututako ikerketa baten arabera mundu mailako lurren %20 baino gutxiago dira emakumeenak. Nahiz eta 400 milioi emakumek lana egin eta kontsumitzen dugu elikagaien zati gehiena ekoiztu, bizitzeko bere senar edo familia kideren baten laguntza behar dute.

34 herrialdeetan burututako inkestekin iritsitako ondorioen arabera, herrialde askotan emakumeenak diren lurrak %10era ere ez dira iristen. Bizi zaren lekuko jabetza edukitzea herrialde garatuen adierazgarria da eta gure osasunean, ongizatean eta biolentzia mailan eragin du. Islandian adibidez, sexuen arabera soldata ezberdinak izatea jada zigortuta dago.

Oro har ordea, emakumeak zaurgarri izaten jarraitzen du eta ez du berea den jabetzarik ia, biolentzia jasotzen du etxean zein kalean, kredituak ezin ditu nahi bezain errez eskuratu eta seme-alabak haztearen ardura bere gain izan ohi du.

Lur zatien jabetzak herrialde baten aberastasunaren %75 ordezkatzen badu ere, munduko biztanleen lautik hiruk ez dute horretarako eskubiderik bizi diren lekuan. Hutsune legal horrek batez ere herrialderik behartsuenei eragiten die, eta batez ere emakumeei.

Gainera emakumeek beren diru sarreren %90 bere familiak behar dituen gauzetan xahutzen du. Nazio Batuen Erakundeak eta zeinbat ikerketa zientifikok aldarrikatu dute lurraren jabetza eskubidea emakumeek ere edukitzeak herrialde bateko biztanleen baldintza sozialak hobetzen dituela eta ingurunean ere eragin positiboa duela.

Emakume indigena eta laborariak dira munduko basoen zaintzaile nagusiak. Historikoki landa guneak kontserbatu, ezagutu eta profitatzeko esku hartu dute. Hori dela eta, emakumeek lurren jabeak izateko aitorpen juridiko eta sozialak positiboki eragingo luke belaunaldi berrien aukeretan eta guztion etorkizunean.