Munduko lanbide onena topatu dugu!

Lan bila bazabiltza, eta bestela ere, ziur eskaintza honek zure interesa piztuko duela! Heavy Hitters, lurrunezko pipak saltzen dituen enpresa kaliforniarrak jarri du eskaintza martxan; bere markaren enbaxadore bila dabiltza, beren produktuak munduan zehar promozionatzeko.
Lanbideak duen onena? Soldata 1.200 dolarrekoa da (1.68 euro) eta 500 dolarreko estra bat (445 euro) enpresako produktuetan gastua egiteko. Trukean, langileak munduan zehar bidaiatuko dira, produktuak kontsumitzen eta promozionatzen.
Hau da enpresak eskatzen duena; bidaiatzea gustatzea, marihuana zalea izatea eta dirua irabazteko gogoz ibiltzea. Hain zuzen, hau da lan eskaintzaren leloa: "Bidaiatu. Erre marihuana. Irabazi zure soldata".
Nola eska dezaket lana?
Oso erraz; igo 60 segunduko bideoa YouTube o Instagram plataformetara eta azaldu zergatik zaren lanposturako hautagai perfektua. Zergatik zaren berezia, zergatik gustatzen zaizkizun enpresaren produktuak... ondoren, @heavy etiketa jarri. Zorte on!