Munduko irla flotagarri handiena

Seulen, Han ibaiaren uretan, munduko irla flotagarri handiena eraiki dute. Proiektua garestia izan arren, 60 milioi euro, badirudi hegokorear gehienak kontent direla azken emaitzarekin. 4.000 tona pisatzen ditu 'Terra' izenarekin bataiatu duten erraldoiak, buia eta kate sistema konplexu bati esker mantentzen da ur gainean, eta konbentzio, erakusketa edo kontzertuak eskaintzeko gune berezi gisa eraiki dute, turismoa bultzatu nahian. "Lehen ibaiari begira egoteko baino ez zigun balio, orain hainbat kultur ekimen egin ditzakegu bertan" dio Oh Se-Hoon alkateak. Azkunak entzuten badio, laster daukagu 8.000 tonako irla flotagarria Bilboko itsasadarrean!