Munduko hamar pertsonetatik bederatzik aurreiritziak dituzte emakumeekiko

Munduko hamar pertsonetatik bederatzik aurreiritziak dituzte emakumeekiko Nazio Batuen Erakundearen garapenerako programa batek aztertu du emakumeen eskubideen aurkako erreakzio global hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-hamar-pertsonetatik-bederatzik-aurreiritziak-ditu-emakumeekiko/@@download/image/Women-Illustration-Article-202001101808.jpg
2020/03/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nazio Batuen Erakundearen garapenerako programa batek aztertu du emakumeen eskubideen aurkako erreakzio global hau.
Munduko hamar pertsonetatik bederatzik aurreiritziak dituzte emakumeekiko

Munduko pertsonek %90ak aurrejuzgu kognitiboak ditu emakumeen aurka. Hori dio behintzat NBEak argitaratutako txostenak. 75 herrialdeetako datuak aztertu ziren, non populazio mundialaren %80 baino gehiago ordezkatzen duten. Zifa hauen oinarrian baloreak aztertzen dituen inkesta bat dago, non jarrera aldakorrak eta hauek jendearen bizitza sozial eta politikoan nola eragiten duten aztertzen dituen. Lortutako datuek 2005-2009 eta 2010-2014 denbora tarteak islatzen ditu.

Azterketak erakusten duenez, berdintasunean aurrera egin badugu ere gizonen %91ak eta emakumeen %86ak aurreiritziren bat du gutxienez emakumeekiko politika, ekonomia, hezkuntza, biolentzia edo ugaltze eskubideen inguruan. Gainera, aztertutako 75 herrialdeetatik soilik seik erakutsi zuten emakumeekiko aurreiritzirik gabeko gehiengo bat.

Txostenaren arabera gutxi gora behera munduko gizon eta emakumeen erdiak sentitzen du gizonezkoak lider politiko hobeak direla. %40 baino gehiagok sentitzen du gizonak negozioetarako kudeatzaile hobeak direla eta lana urria denean gizonek lanerako eskubide gehiago dutela. Eta kezkagarriena dena: gizon eta emakumeen herenak pentsatzen du onargarria dela gizonezko batek bere emaztea kolpatzea.

Guztiok dakigun gizonezkoak nagusi diren mundu batean bizi garela, baina txosten honekin aurreiritzi hauek zenbakietan jarri daitezke, eta zenbakiak beldurgarriak dira. Joeraren arabera, herrialde batzuetan hobekuntzak egon badira ere azken urteetan, beste herrialde batzuetan egoerak okerrera egin du.

Txostenak erakusten duenez behin eta berriz errepikatzen den joera bat da mundu osoan. Aurrerakuntza handiak egon dira oinarrizko guneetan, ahalduntzeaz ere hitz egiten da. Baina kargu handiagoetako gaiak ukitzean badirudi horma batekin egiten dugula topo emakumeok.

Aipatu bezala, herrialde batzuetan joera hau gutxitzen ari bada ere, beste batzuetan hazten ari da. Txostenak eskaintzen duen informazioa kontuan hartuta, atzeraka goaz eta aurreiritziak murriztu beharrean berriz ere hazten ari direla dirudi.