Munduko garagardorik onena, fraideena

Munduko garagardorik onena, fraideena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-garagardorik-onena-fraideena/@@download/image/63p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Munduko garagardorik onena, fraideena
Ratebeer.com web orriak egindako inkesta baten arabera, Belgikako Westvleterengo San Sixto abadiak egiten duen garagardoa da munduko garagardorik onena, eta, orain, San Sixtoko fraideak  iritsi ezinik dabiltza. Fraideek garagardo gutxi ekoizten dute, eta ezin diete bezero guztien eskaerei erantzun. Fraideek beren web orrian azaldu dutenez (www.sintsixtus.be), haiek horixe dira ezer baino lehen: fraideak, alegia. Informazioa emateko, “garagardoaren telefonoa” jarri dute abian.