Munduko eraikin handiena

Munduko eraikin handiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-eraikin-handiena/@@download/image/datu_dantza_txi_1378293042.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
1,7 milioi metro karratu ditu munduko eraikin handienak. Uztailean inauguratu zuten, 500 metro luze, 100 metro garai eta 400 metro zabal da eta Txinako hego mendebaldean dago. Neurriak badu bere garrantzia Txinan. Hara, aurki munduko etxe orratzik altuena eraikiko dute Changsha hirian, 838 metrokoa, eta Shanghai kanpoaldeko harkaitz batean, hemeretzi pisuko hotela zulatuko dute, sabaitik ur-jauzia dariola.