Munduko entsalada garestiena

Ba al dakizu zenbat balio duen munduko entsaladarik garestienak? Mila euro! Ingalaterrako Great Milton-eko Le Manoir aux Quat Saisons jatetxean ematen dute, eta kabiarra du osagai nagusi. Hori bai, ez da nolanahiko kabiarra, 100 urte baino gehiago dituzten Irango gaizkatena baizik kabiarra gaizkata arrainaren arrautzatxoak dira. Dena den, gauza arruntagoak ere baditu entsaladak: patatak, letxuga eta kalabazinak, alegia. Primerako entsalada, beraz. Aberatsek baino ez dute dastatu ahal izango, ordea.