Munduan barrena

Konturatzerako, gainean izango dugu uda, eta udarekin batera, oporrak; eta oporretan, ahal izanez gero, zergatik ez bidaiaren bat egin? Euskal Herrian bertan, diru asko xahutu gabe, ezagutzeko moduko parajeak ditugu. Dena den, gurean ibiltzeak asetzen ez bagaitu, toki eta herrialde asko ditugu aukeran: akaso iberiar penintsulako mapa arakatzen hastea komeni zaigu, edo interneten lardaskan hastea, hegazkin eta bidaia merkeak ehizatzeko. Aukera bat edo beste egin, denboraz ibiltzea komeni da beti: patrikak eta buruak asko eskertzen dute hori.
Garaiz ibili paperekin
Europako Batasunatik kanpora joan behar baduzu, zure pasaportearen amaitze data egiazta ezazu, eta pasaporterik ez baduzu, kontuan izan aste batzuk beharko dituzula eskuratu arte. Bestalde, kontuan izan, bisatua beharko duzula herrialde askotan sartzeko, eta dirua aldatu beharko duzula joan baino lehen. Kasu horietan, seguruagoa omen da antolatutako bidaian joatea, batez ere, hizkuntzak direla-eta sor daitezkeen tirabirengatik.
Noiz joango gara?
Ahal izanez gero, oporrak ekaina bukaera edo uztailerako uztea komeni da, patrikari begiratu nahi bazaio, behintzat. Data horietan, oporrak abuztuan baino askoz merkeago ateratzen dira, edo bestela, irailera arte itxarotea izan daiteke beste aukera. Oporrak abuztuan hartzea beste erremediorik ez bada, eta oraindik ez baduzu nora joan erabaki, kontuan izan azken momentuan eskaintza bereziak ateratzen direla. Hori bai, jende gehienak erreserbak aldez aurretik eginda izaten ditu, eta ez da lekua soberan izaten.
Nola joango gara?
Bidaia merketzeko -eta bidaiarako aukeratutako tokiak horretarako aukera ematen duelako, noski- hegazkina alde batera utz daiteke, eta beste garraiobide batzuk erabili. Trena eta autoa, esaterako. Lagun pare batek gidabaimena izanez gero, bolantean txandakatuz joan zaitezkete. Autoan edo trenez joanez gero, denbora gehiago pasatu beharko duzue bidean, baina leku gehiago ikusteko aukera izango duzue.
Hona hemen azken urteotan oso modan jarritako tokietako batzuk. Lau aukeratu ditugu zuentzat.
Praga
Txekiar Errepublikako hiriburuan turismoa ugaritu egin da azken urteotan. Praga Europako hiririk politenetako bat da, eta bertako kaleetan hainbat pelikula filmatu dira. Ez bueltatu etxera bertako antzerki ekitaldi garrantzitsuenetakoa ikusi gabe: antzerki beltza. Antzerki beltzan, beltzez jantzitako aktoreek koloredun objektuak mugitzen dituzte, euren gorputzak ezkutuan gordez. Zenbat diru beharko dugun Pragan? Ez da kontu merkea: 4 egunetako egonaldia, bataz beste, 400 .
Kroazia
Azken urteotan modan jarri den lekua. Jende asko gerturatzen da bertara udan, Europako beste leku batzuekin konparatuz gero, nahiko merkea baita. Hala ere, gerraren aztarnak soma daitezke oraindik. Drubrovnic eta Split dira gune turistiko garrantzitsuenak. Autoan joatea izan daiteke aukeretako bat; hamar bat egun izan ezkero, lasaitasunez egin daiteke bidaia, Frantzia hegoaldea edo Italia iparraldea, adibidez, bidean bisitatuz. Ez bueltatu etxera Elaphite Irlak bisitatu gabe. Bidaia autoan egin ezkero, lauzpabost egunetarako ostatua 300 inguruan lor daiteke.
Marrakech
Atlas mendikatearen magalean, harresi gorrien artean, magiaz betetako hiria da. Ez itzuli azokak edo kaleko merkatuak bisitatu gabe. Merkatu horietan erremedio magikoen saltzaileak, musikariak eta artisauak aurkituko dituzu. Bidaia agentziarekin joan ezkero, leku interesgarrietara eta inguruko hirietara antolatutako ibilaldiak kontratatu ahal izango dituzu. Agentzia eta hegazkinez bidaiatu ezkero, 4 eguneko bidaiaren batez besteko prezioa, 400 .
Istanbul
Europatik Asiarako atea da Istanbul, bi kontinenteen artean, Turkia erraldoian. Turkiako hiriburua Ankara den arren, Istanbul da ziurrenik hango hiririk ezagunena, historikoki eta geografikoki puntu estrategikoa denez gero. Ez itzuli etxera bainu turkiar bat hartu gabe. Ekialdeko masaje bat giro berezian hartzeko leku paregabea da Istanbul. Arestian aipatutako aukerak baino garestixeago aterako zaizu Istanbulgo hau, 4 egunetako bidaia, 500 inguru, hegaldia barne.
Edozer gauza egin baino lehen, bisita ezazu www.gazteaukera.net. Bertan Gazte Txartela, Ikasle Txartela (ISIC), eta beste txartela batzuk eskatu ahal izango dituzu. Txartel hauek deskontuak eskaintzen dituzte, eta horrez gain, bidaia aseguruak ematen dizkizute. Kanpoan zaudela, edozer gauza gertatu ezkero, asegurua eginda izango duzu. www.isic.org webgunean ikusi ahal izango dituzu txartel honen abantaila guztiak.
Ingelesez zertxobait moldatzen bazara, ez zaizu asko kostako hegaldi eta ostatu merkeak bilatzea. Ez zaitez inora joan Ryanair edo Easyjet webguneak bisitatu gabe. Interneteko edozein bilatzailetan hegaldi merkeak bilatu ezkero, aipatu bi horiek bezalako hainbat webgune aurkituko dituzu, eta zure helburuen arabera, bat edo beste aukeratu ahal izango duzu. Gauza bera gertatzen da ostatuarekin; Interneten gune pila bat aurkituko dituzu, pentsioak eta ostatuak bilatzeko, www.hostelworld.com edo www.hostels.com, adibidez.

London: gazte naiz gazte