Mundua aldatzen ari diren 7 nerabe aktibista

Egungo gazteak ez dira uste dena bezain alferrak eta axolagabeak; kezkatuta daude, eta horietako asko ekintzara pasa dira, aktibista sutsu bilakatuz. Ez dira utzi behar diegun munduarekin konformatzen, eta prest daude etorkizun ilunari aurre egiteko. Hauek dira azkenaldian denen ahotan entzungo dituzun 7 nerabe aktibista famatuenak:
1) Sophie Cruz (9 urte): Aktibista gazte honek soilik 5 urte zituen Aita Santuari eskutitz bat helaraztea lortu zuenean. Bertan, bere gurasoentzat laguntza eskatu zuen: Cruz AEBetan jaio zen arren, bere gurasoak mexikarrak dira, eta Trumpen etorkinen aurkako legearen erruz, beren lanak galdu eta deportatutak izateko arriskuan daude. Geroztik, etorkinen eskubideen ikur bilakatu da.
2) Emma Gonzalez (19 urte): Parkland (Florida) hiriko institutuan tiroketa bat gertatu zen iazko otsailean. Bertatik bizirik ateratako ikasleetako bat da Gonzalez; esperientzia gogor horren ondorioz, armen aurkako aktibista sutsu bilakatu da, Trumpen politikak gogor salatuz.
3) Greta Thunberg (16 urte): Ingurumenaren aldeko aktibista honen irudiak mundu osoan eman du itzulia. Thunberg begano bihurtu da, bidaiatzeari uko egin dio eta ikastola utzi du agintariek bere aldarria entzun arte grebara deituz. Milaka jarraitzaile ditu.
4) Ethan Lindenberger (18 urte): Gazte honek bere gurasoen aurkako epaiketa hasi du adin nagusira iritsi eta berehala; arrazoia? Gurasoak txertoen aurkakoak dira, eta bere nahiaren aurka, gazte honek ez ditu zegokizkion txertoak jaso heldutasunera iritsi arte. Lindenbergerrek txertoen aldeko aktibismoa bultzatu du, eta laster bere anaiak bide bera hartuko du.
5) Amika George (18 urte): Erresuma Batuko aktibista honek emakume txiroek bizi duten hilekoaren drama argitara ekarri du, errekursorik ez duten emakumeek bizi dituzten zailtasunei aurre egiteko laguntzak aldarrikatuz. Free Periods GKEa sortu du, eta aktibista honek helburu bat du; eskoletan hilekoaren produktuak doan eskaintzea. Dagoeneko Eskoziak entzun dio, eta bere eskaera martxan jarri dute.
6) Will Connolly (17 urte): Zeelanda Berrian aurtengo martxoan mezkita batean gertatutako atentatuaren ondoren, Fraser Anning senatariak honakoa bota zuen: "Gaur biktimak musulmanak izan diren arren, normalean haiek dira hiltzaileak". Mezu xenofobo horiek salatzeko, Connollyk arrautza bat jaurti zion senatariari, eta honek sekulako ostikoarekin erantzun zion. Connollyk herrialdea batzea lortu du mezu xenofoboen aurka.
7) Autumn Peltier (14 urte): Ontarioko (Kanada) Wiikwemkoong First Nation tribu indigenako kidea da, eta ur garbi eta edangarriaren aldeko kanpaina gogorra abiatu du. Hain zuzen, herrialdeko petrolio ustiaketek eragindako kutsadura salatu du Peltierrek.