MUNDU MARGOTU BERRI BAT ****

Esperientzia bildu eta bildu, bide luzea egin du jada Kokein taldeak. Hirugarren disko hau horren erakusgarri da, lehen abestitik antzematen baita eskarmentu hori. Intro gisa ederki funtzionatzen duen Gaur goizean kantaren ondoren, Bakardadea naizenean indartsua dator. Disko honetan ez dago abesti begibistako/errazik, eta bai, ordea, sorpresak emateko eta esperimentatzeko gogo handia: ahotsean, gitarretan riff ederrak-, oinarri erritmikoan eta produkzioan antzematen da nahi hori. My soul in peace, Ate joka
abesti ugari daude puxtarri askokoak. Eta opari gisa, Kokein akustikoan dvd-a