Mundu mailako surf txapelketa Zarautzen

Mundu mailako surf txapelketa Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundu-mailako-surf-txapelketa-zarautzen/@@download/image/20118245128sanmi_aranburu-zarautz.jpg
2012/12/13
berria
Punta puntako 144 surflarik hartuko dute parte. Doako kontzertu ugari izango direla ere iragarri dute.


San Miguel Pro Zarautz Presented by Euskaltel 2011 jarri diote izena probari. ASP Men's Star Events zirkuituaren baitan txertatzen da eta sei izan ditu, surf proba batek izan dezakeen kategoria altuena. Munduan zehar maila honetako beste 11 proba baino ez dago. Abuztuaren 30etik irailaren 5a bitartean egingo dituzte surflariek euren erakustaldiak eta bitarte horretan iluntzero doako kontzertuak izango direla ere iragarri du antolakuntzak.

Kontzertuei buruz ez da oraingoz ezer gehiago aurreratu. Ez bada izen handiko taldeak ekarriko dituztela. Lehiaketari buruz, ordea, aurreratu dituzte hainbat izen. Honela parte hartzaileen artean izango dira munduko txapeldun izendatu berri duten Frantziako Lacanaun munduko txapeldun izendatu berri duten Tanner Gudauskas kaliforniarra, Travis Lodgi eta Royden Bryson hegoafrikarrak, Nick Muscroft australiarria. 2009ko irabazlea ere, Tim Boal, bertan izango dela baieztatu dute. Eta noski euskal harrobi bikaineko surflaririk onenak, Haritz Aranburu buru dutela.

Olatu eta apar arteko ikuskizuna seguru daukagu bada.