“Mundiak Muzique V2”

“Mundiak Muzique V2” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2003/12/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
36.zenbakia
Duela gutxira arte, afro-karibear, brasildar eta latindar erritmoen eta musika elektronikaren arteko nahasketa oso bitxia zen. Orain, berriz, non-nahi topa ditzakegu musika horiek nahasten dituzten disko jartzaile eta produktoreen kantuekin osatutako bildumak. Guidance diskoetxearen diskoek kalitate bermea dute beti eta Faze Action, Femi Kuti, Suba, Tony Allen, Nuspirit Helsinki eta Tom & Joyce bezalako musikarien izena dakarren diskoak "segurolen artean segurolena" ere gustura utziko du.