Mugimenduzko irudien laborategia eta Lleidako Animac erakusketako proiekzio onenak, gaurtik aurrera

Vuk Yevremovic eta Bruce Bickforden maisuek animazioari buruzko tailer eta hitzaldi bana gidatuko dituzte. Horretaz gain, otsailaren 24tik 27ra bitarte Lleidan egin zuten Animac erakusketako proiekzioak ere izango dira ikusgai eta, ekainean, Maureen Selwoodek 'Elephant in the room' tailerra ekarriko du.
Artelekuko mugimenduzko irudien laborategia animazio esperimentalaren garapenerako eta ekoizpenerako espazioa da. Aurten egitekoak diren ikastaroak, tailerrak eta mintegiak ikus-entzunezko teknika hori beste arte diziplina batzuekin lotzeko helburuarekin prestatu dituzte antolatzaileek. Animazioa narrazio egitura desberdinetan integratuz, bere "adierazpen gaitasuna maximizatu" nahi dute.
Aurtengo programazioa Isabel Herguerak koordinatu du eta zenbait izen nagusi ditu.
Gaur bertan, martxoak 2, arratsaldeko 19:00etan, Lleidako Animac erakusketan otsailean aurkeztutako animaziozko film labur independente onenak proiektatuko dituzte.
Vuk Yevremovicek Hondoko Itsasoa tailerra on-line emango du gaur martxoak 2, bihar eta etzi, 10:00ak eta 18:00ak bitarte . Itsaslasterrak abiapuntu dituen mugimendu ziklikoan oinarritutako lanak Xabier Erkiziak aldez aurretik diseinaturiko hots bandari animazioa gehituko dio. Tailerra, Artelekun ez ezik, beste bi ikus-entzunezko zentrotan ere jarraitu ahal izango da aldi berean: Artelekun, Los Angeleseko USC School of Cinematic Arts-en eta Bogotako Universidad Javerianan.
Bestalde, Bruce Bickfordenek, askorentzat animaziozko zinema independentearen mitoak, hitzaldia emango du bihar martxoak 3 arratsaldeko 20:00etan. Marrazkiz eta plastilinaz osatutako film sorta bat aurkeztuko du, bere ibilbide osoan zehar baliatu duen stop motion teknika erakutsiz.
Informazio gehiago: www.arteleku.net