Mugikorrari begira

Teknologia berrien iraultzan murgilduta gauden sasoi honetan, geroz eta ugariagoa da gorputzaren hedadura gisa mugikorra duten oinezkoak ikustea. Horregatik, segapotoarekin kaletik despistatuta ibiltzeak eragin ditzazkeen istripuak ekiditeko asmoz, besteak beste, mugikorrari begira ibiltzen diren oinezkoentzako errei berezia sortu dute. Txinako Chongqing hirian dagoeneko jarri dituzte erreiok, eta orain ekimenaren fidagarritasuna egiaztatzea besterik ez da falta. Euskal Herrira ere iritsiko ote da?