Mugikorraren bateriak antsietatea sortzen du

Mugikorraren bateriak antsietatea sortzen du Ikerketa baten arabera, galdetegia pasatu zitzaien %65arentzat oso garrantzitsua da bere mugikorraren bateriaren egoera eta %53ri izugarri gustatuko litzaieke ordu erdi bakarrean %100eko bateria kargatzeko gai den mugikorra edukitzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorraren-bateriak-antsietatea-sortzen-du/@@download/image/photo-1576091160399-112ba8d25d1d-1140x570.jpeg
2022/11/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa baten arabera, galdetegia pasatu zitzaien %65arentzat oso garrantzitsua da bere mugikorraren bateriaren egoera eta %53ri izugarri gustatuko litzaieke ordu erdi bakarrean %100eko bateria kargatzeko gai den mugikorra edukitzea.
Mugikorraren bateriak antsietatea sortzen du

Mugikorra objektu ezinbestekoa bilakatu da, baina bateriarik gabe ez dago mugikorrik. Bateria bukatzear denean larritasuna sentitzen duzunetako bazara, ez zaude bakarrik. OPPO agentziak burututako ikerketa baten arabera galdetegia pasa zitzaien %65ak antsietatea sentitzen dute, etxetik kanpora daudenean, euren mugikorreko bateriaren portzentaia baxuegi dagoela behatzen badute. %5arik bakarrik ez zitzaion datu hori axola eta gainera, positibotzat jotzen zuten, etxetik kanpora mugikorra itzaltzen bazaie are eta hobeto. %30ari bateriaren egoera garrantzitsua iruditzen zaio, beti ere, dei bat itxaroten ari badira edo taxi bat eskatu baldin badute.

Ikerketako pertsonen erdiei ez zaie gustatzen %20tik beherako bateriarekin geratzea eta egunero kargatzen dutela adierazi dute. Laurden batek mugikorra kargatzen du, soilik, bateria baxu duela abisatzen dioneangailuak, %10ak bateria %5ean dagoenean, %3ak azken karga izpiraino aprobetxatzen du eta %1ak itzaltzen denean jartzen du mugikorra kargatzen.

Oro har, ikerketa behatuta ondorioztatu liteke mugikorraren karga portzentaiak antsietatea sortzen digulaEgun osoa etxetik kanpora pasako dugula dakigunean mugikorren %100eko kargarekin atera ohi gara kalera, baina egoera honetan bi taldetan banatzen gara:  kargak egun osoa iraungo diela ziur direnak eta bada ezbada mugikorra kargatzeko kargagailua eramaten dutenak.

Hain da horrela, %23ak beti daramala kargailuren bat gainean izan poltsan edo motxilan eta %34ak autoan. Gainean, eurekin daramatenen gehiengoa emakumeak dira; aldiz, autoan daramatenak gizonezkoak izan ohi dira.

Mugikorra kargatzerako garaian, %50ak fabrikatik datorren kargagailua erabiltzen du eta mesfidatik agertzen dira besteren bat erabiltzerako orduan, %15ak edozein erabiltzen du, nahiz eta badakien ez dela egokiena eta %10ak ere edozein erabiltzen du eta berdin zaio, %3ak kablerik gabekoa erabiltzen du.

Azkar kargatzen den mugikorrak ezinbesteko baldintza
Mugikor
berri bat erosterakoan, prezioa baldin bada ere garrantzitsuena, memoria asko, pantaila handia, kamara ona edo bateria azkar kargatzen den bezalako irizpideak ere kontuan hartzen dira. Azken hau sekula baino gehiago gainera.

Ikerketako pertsona erdiek 30 minututan %100 kargatzen den mugikor bat izan nahiko lukete. Jada badaude merkatuan horrelako mugikorrak eta %58ak badu horien berri, batez ere 18-34 urte bitarteko gazteek dira horren jakitun.

Begi bistakoa dena da, mugikorraren bateria eskasa antsietate iturri dela gehiengoarentzat. Karga baxu den momentu horietan %31ak mugikorra itzaltzea erabakitzen du erabili behar ez baldin badu, %18ak datuak itzaltzen ditu, %15ak kargagailu bat eskatzen du eta %15ak zuzenean beste bat erosten du! Zu zein taldetan zaude?