Mugikorra kaltetu gabe desinfektatzeko aholkuak

Mugikorra kaltetu gabe desinfektatzeko aholkuak Eskuak garbitu behar ditugu, baina baita eskura pega eginda daramagun gailua ere! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorra-kaltetu-gabe-desinfektatzeko-aholkuak/@@download/image/desinfectar-correctamente-telefono-movil-1886243.jpg
2020/03/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Eskuak garbitu behar ditugu, baina baita eskura pega eginda daramagun gailua ere!
Mugikorra kaltetu gabe desinfektatzeko aholkuak

Etengabe errepikatu digute eskuak garbitzearen garrantzia, baina horrek ez du ezertarako balio eskuan etengabe ditugun gailu eta elementuak ere garbitzen ez baditugu. Guztietan guri egun osoa pega eginda dugun gailu erabiliena mugikorra da; kontuan izan egunean 2.600 aldiz ukitzen dugula mugikorreko pantaila, eta 600 bakteria mota izan ditzakeela, komuneko eserlekuak baino 30 aldiz gehiago. Ez da gutxi, ezta? Eta ez, kleenex batekin ala kamisetarekin pantaila pasatzeak ez du balio. Jarraian, mugikorra kaltetu gabe behar bezala desinfektatzeko aholku batzuk:

1) ITZALI TELEFONOA: garrantzitsua da telefonoa itzaltzea garbiketa burutzeko.

2) ESKUZAPI GARBIAK ERABILI: saiatu erabilera bakarrekoekin garbitzen.

3) ALKOHOLA: %70 isopropilikodun alkohola gomendatzen da.

4) KONTUZ HEZETASUNAREKIN: saiatu zuloetan likidorik ez sartzen.

5) KAMERA GARBITZEKO: Kameraren lentea betaurrekoen zapiekin garbitzea gomendatzen da, ez urratzeko.

6) GARBITU ONDOREN, LEHORTU: Zapi lehor batekin hezetasuna kendu.

7) ZORROA: Ura eta xaboiarekin garbitu eta lehortzen utzi.

EGIN BEHAR EZ DENA

Leihoak ala kristalak garbitzeko produktuak eta etxea garbitzeko produktuak ekidin; mugikorra kaltetu dezakete. Kontuz hezetasunarekin; zuloetan likidoak sartzen badira, sartu mugikorra zorrorik gabe arrozetan.