Mugikor zahar batetik Porschera

Steven Ortiz 17 urteko estatubatuarrak mugikor zahar batetik abiatuta Porsche kabriolet bat eskuratzea lortu du Craigslist izeneko iragarki web gunearen bidez 14 bat truke eginda eta xentimorik ordaindu gabe. Telefono zaharra hobeago batengatik aldatzea izan omen zen aurreneko urratsa, ondoren iPod Touch baten truke aldatu zuen, azken hau bizikleta batengatik aldatu, txirrinda MacBook Pro ordenagailu baten truke
eta halaxe, luze, Porschea etxeratu arte. 2008ko errekorretik urrun geratu da. Guinness liburuan sartu zen gizonak etxe bat lortu baitzuen abiapuntu gisa kateorratz bat edukita.