Mug Museum

Ez desatseginak direlako, baina kostata agoantatzen diren soinu musikalen irensle-miresle kultureta horietakoa bazara, Galesko sirena izan daiteke zure musetako bat. Mug Museum da Cate Le Bon-en hirugarren lana, nazioarteko kritikarien kinielen arabera, publiko murriztu baten kultuzko artista izatetik entzule gehiago liluratzera eramango duena. Ez dugu aldeko apusturik egingo. Baditu Sister edo No God bezalako kanta gozagarriak; 70eko folk ukituak proto-indie rockarekin uztartzen dituenak. 10 abestidun diskoa ixten du Mug Museum baladak, egiteko gai direnaren baina sarri askotan egiten ez duenaren isla. Cate Le Bon bai edo ez, hemen ez dago erdibidekorik.