Mozkortuta, gurpildun aulki elektrikoan

2.300 euro. Horra hor, Sven Mietke 26 urteko elbarri alemaniarrari jarri dioten isuna, gurpildun aulki elektrikoa laugarren aldiz mozkortuta gidatzeagatik. Mietke-ren aulkia esemeseka ikusi zuen poliziak, eta alkoholemia kontrola egin ziotenean, lau aldiz gainditu zuen legezko alkohol kopurua. Epailearen aurrean, Mietkek onartu egin du 10 garagardo botila edaten dituela egunero. Isunarekin batera, hiru hilabetez gurpildun aulki elektrikoa erabiltzea debekatu dio epaileak.