Mozkortientzako telefono kopainia

Mozkortientzako telefono kopainia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mozkortientzako-telefono-kopainia/@@download/image/51p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Australiako Virgin Mobile telefono konpainiak mozkortientzako zerbitzua jarri du abian. Aurrerantzean, mozkortuta daudenean, Virgin Mobileko erabiltzaileek ezingo dute horditu aurretik aukeratutako telefono zenbakietara deitu. Izan ere, bezeroen artean egindako inkesta baten arabera, bezeroen %95ak mozkorturik dagoenean deitzen die bikotekide ohiei eta lantokiko nagusiari. Pare bat galdera bururatu zaigu neurri hau dela eta: nola galarazi behar dituzte deiak? Nola egingo dituzte alkoholemia testak?