Mozkor bat gidari Venezian

Alarma soziala sortu zuen mozkor batek Venezian, duela gutxi. Bertako kanaletan erabili ohi diren vaporetto bat lapurtu zuen gizonak, eta kanaletan paseatzeari ekin zion. Ontziaren jabeek poliziari hots egin zioten, eta "mozkortutako pirataren" bila abiatu ziren poliziak. Gizonak ez zuen txangoa bukatu nahi, eta poliziaren ontziari aurre egin ondoren, Porto Marghera aldera jo zuen. Bertan, petrokimika planta batzuk daude kanalen ondoan, eta horrek kezka eragin zuen. Azkenean, gizona eta vaporetto-a mendean hartzea lortu zuen poliziak. Paseo bat besterik ez zuela eman nahi argitu zuen gizonak. Poliziek, gizona mozkor-mozkor eginda zegoela ikusi zuten, baina gizonak trebetasun handiz gidatu zuela onartu zuten.