Motorrak berotzen hasi da EHZ musika jaialdia

Motorrak berotzen hasi da EHZ musika jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/motorrak-berotzen-hasi-da-ehz-musika-jaialdia/@@download/image/20111217755EHZ.jpg
2012/12/13
berria
Motorrak berotzen hasi da EHZ musika jaialdia
Uztailaren 1etik 3ra izanen da Euskal Herria Zuzenean, Heletan, baina aurretik antolaturiko ekimen batzuen berri eman du antolakuntzak. EHrZ musika lehiaketa da horietako bat. Euskal Herri osoko musika talde berriei zuzendutako lehiaketa da -rock, reggae, elektro, jazz, hip-hop, dub, pop...; estilo guztiek dute tokia-. Zenbait hautaketa eta gero, hiru talde finalistek joko dute apirilaren 1ean Miarritzeko Atabal tabernan, eta irabazleak jaialdian bertan jotzeko aukera izango du.

Sorkuntza grafiko lehiaketa ere antolatu dute. Bi gai eman dituzte, sortzaileak lanean has daitezen: Mugetatik 'at, hots jaialdiaren aurtengo leloa, eta EHZ jaialdiak berak bere egiten dituen baloreak, hala nola internazionalismoa, sexismoaren aurkako borroka, ekologia...
Hirugarrenik, Sorgin dantza jendetsua egingo dute.
Ekimenoi buruzko informazio guztia EHZ jaialdiaren webgunean dago eskuragarri.