Mosku

Mosku https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Mosku
Hiria berezia da hainbat arrazoirengatik. Hona beste bat: Katuak protagonista dituen antzerkia egite dute. Sortzaileek diotenez, euren ikuskizuna bakarra da munduan. Hala izan edo ez, ukaezina da katuek egiten dituzten trikimailuak benetan direla ikusgarriak. Arduradunek ez dute kontatu nahi animaliek gauza horiek egitea nola lortzen duten, horregatik, animaliak txarto tratatzea leporatu izan diete behin baino gehiagotan. Yuri Kuklachev pailazoak sortu zuen 1990an katuen antzerkia. Gaur egun, 120 bat katuk parte hartzen dute. Baloiaren gainean balantzaka, hari finen gainean edota pertsonen jantziekin ibiltzen dira.