Morir Viviendo

Morir Viviendo https://www.gaztezulo.eus/albisteak/morir-viviendo/@@download/image/kruders_morir_v_1373018948.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Kruders
142.zenbakia
Morir Viviendo
Jada bost urte pasatu dira Abadiñoko gazte hauek lehen maketa atera zutenetik, eta orain aurreneko lan luzea dugu esku artean. Hastapenetako punk-oi melodikoari ukitu rockzaleago bat gehitu diote eta, horretaz aparte, garapena nabaria da. Bederatzi abestidun Morir viviendo honetan soinu bortitz bezain garbia lortu dute, ahots landuekin eta musikalki bikaina. Besteak beste, Cancer o trabajo edota Eskoria de mar abestiak nabarmenduko nituzke, baina balorazio onak disko osoarentzat balio du.