Montauk taldeak bere ibilbidea amaitutzat eman du

Montauk taldeak bere ibilbidea amaitutzat eman du Sei urteren ondoren agur esan du Gasteizko Montauk taldeak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/montauk-taldeak-bere-ibilbidea-amaitutzat-eman-du/@@download/image/42440901_2328188237400844_4621469434236633088_o.jpg
2020/05/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sei urteren ondoren agur esan du Gasteizko Montauk taldeak.
Montauk taldeak bere ibilbidea amaitutzat eman du

Euren sare sozialetan eskegi duten mezu xume baten bitartez joan dira: Batzuetan muga batera iristen zara. Honaino iritsi da gurea. Orain muga berrien bila. Eskerrik asko. Zaratarik egin gabe, baina bi disko eder betirako musikazaleon gozamenerako utziz. Bilaketan lehen diskoa 2016an argitaratu zuten, baina batez ere 2018ko bigarren diskoarekin lortu zuten (Geruzak) musikazaleen arreta. 

Euren diskoa hau mezua bezain xumea da. Atmosfera bare eta ilunak igortzen ditu, minimalismoaren dotoreziaren erritmoetan. Kritikak oso ondo hartua izan zen gainera eta bazirudien taldearen ibilbide luzea aurreikusten zuen lana izango zela. Ez da hala izan ordea, atzo taldeak agur esan baitzuen. Eskerrik asko zuen musika guztiokin partekatzeagatik!