Monster’s Ball ****

Monster’s Ball **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/monsters-ball/@@download/image/17p44-3.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Marc Forster. Aktoreak: Billy Bob Thornton, Halle Berry, Heath Ledger, Peter Boyle. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 111 minutu.  
17.zenbakia
Monster’s Ball   ****
Marc Forster zinemagileak mundu guztia harri eta zur utzi zuen duela urte batzuk Sundanceko Zinemaldian Everything Put Together filmarekin. Moster's Ball dramak ere oso kritika onak jaso zituen munduan barrena. Marc Forster zuzendari gazteak arrazismoaz egiten du gogoeta filmean. Heriotzera kondenatutako presoen galerian lan egiten duen funtzionario arrazista bat da Hank. Egun batean, baina, heriotzaren zain dagoen gazte afroamerikar baten emaztearekin maiteminduko da, eta ordura arte izandako pentsamolde faxista aldatuz joango da apurka-apurka. Halle Berry aktoreak Oscar saria irabazi zuen egindako lan finarengatik. Billy Bob Thorntonen interpretazioa ere aparta da. Manikeismo merkean erori gabe arrazismoa salatzen duen drama erromantiko gordin bezain hunkigarria da.