Monster Inc (Monstruos, SA / Monstres & Cie. ) ****

Monster Inc (Monstruos, SA / Monstres & Cie. ) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/monster-inc---monstruos-sa--monstres-amp-cie/@@download/image/15p36-4.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Peter Docter eta David Silverman. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 92 minutu.
15.zenbakia
Monster Inc   (Monstruos, SA / Monstres & Cie. )    ****
Pixar Animation ekoiztetxea kalitatearen sinonimo da beti. A Bug's Life, Toy Story eta Toy Story 2 harribitxiak dira horren lekuko. Monsters Inc irudimentsuan James munstro urdin erraldoia eta Mike ipotx berde begibakarra dira protagonista. Gizakiak beldurtzea da haien eginbehar nagusia, eta ondo baino hobeto betetzen dute. Egun batean, ordea, munstroen mundu harrigarrian sartuko da neskato bihurri bat eta izua barreiatuko du nonahi. Jamesek eta Mikek neskatoa aurkitu eta gizakien mundura itzuli beharko dute. Monsters Inc paregabea animaziozko film eder, dibertigarri eta sentibera da.