Monster **

Monster ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/monster-2/@@download/image/38p48-2.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Patty Jenkins. Aktoreak: Charlize Theron, Christina Ricci, Bruce Dern, Scott Wilson. Generoa: drama. Herrialdea: AEB / Alemania. Urtea: 2003. Iraupena: 111 minutu. 
38.zenbakia
Monster   **
Aileen Carol Wuornos serieko hiltzailearen bizitza hartu du oinarri Patty Jenkins zinema zuzendariak estreinako filmean. Tratu txarrak eta bortxaketa etengabeak jasan ostean, prostituziora zuzendu zituen urratsak Aileenek nerabezaroan. Filmak Selby neskatoa bikotekide izan zuen sasoia jorratzen du, batik-bat. Tarte horretan, bortxatu nahi izan zuten bezero guztiak hil zituen Aileenek. Sei gizon, urtebeteko epean. Pelikula laudatua bezain laidoztatua izan da. Charlize Theron aktoreak Oscar saria bereganatu zuen egindako lan finarengatik. Aktore hegoafrikarraren interpretazioa da, baina, salba daitekeen bakarra. Pelikula eskasa da eta.