Monica Bellucci, Agnès Varda eta Ricardo Darín, Donostia Sariak

Monica Bellucci, Agnès Varda eta Ricardo Darín, Donostia Sariak Javier Bardem, Bérénice Bejo, Steve Coogan, Glenn Close, Penélope Cruz, James Franco, Jean-Pierre Léaud, Benoît Magimel, Arnold Schwarzenegger, Paz Vega -Latinoamerikako Zinemaren Jaeger-LeCoultre sariduna- eta Alicia Vikander ere Zinemaldian izango dira; John Malkovich izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua, eta, besteak beste, Dolores Fonzi eta Emma Suárez antzezleak, William Oldroyd zinemagilea, Paula Vaccaro ekoizle eta gidoilaria eta Fabio Cianchetti argazkilaritza zuzendaria izango ditu epaimahaikide. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/monica-bellucci-agnes-varda-eta-ricardo-darin-donostia-sariak/@@download/image/f1_6687.jpg
2017/09/08
berria
Javier Bardem, Bérénice Bejo, Steve Coogan, Glenn Close, Penélope Cruz, James Franco, Jean-Pierre Léaud, Benoît Magimel, Arnold Schwarzenegger, Paz Vega -Latinoamerikako Zinemaren Jaeger-LeCoultre sariduna- eta Alicia Vikander ere Zinemaldian izango dira; John Malkovich izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua, eta, besteak beste, Dolores Fonzi eta Emma Suárez antzezleak, William Oldroyd zinemagilea, Paula Vaccaro ekoizle eta gidoilaria eta Fabio Cianchetti argazkilaritza zuzendaria izango ditu epaimahaikide.

Zabaldu dituzte Donostia Zinemaldiko azken baieztapenak, eta aurten, hiru Donostia saridun izango dira jaialdian; aurretik aipatutako Ricardo Darínekin batera jasoko dute saria Monica Belucci aktoreak eta Agnès Varda belgiar zinemagileak.

 

 

Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek prentsaurrekoan adierazi duenez, aurten aurpegi ezagun ugari izango dira jaialdian, eta hiru Donostia saridunez gain, antzezle eta zuzendari zerrenda luze batek baieztatu du Donostiara etorriko direla. Sail Ofizialean euren filmak aurkeztera bertaratuko dira James Franco antzezlea, The Disaster Artist filmarekin Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dena; Glenn Close, The Wife filmarekin saila itxiko duena; Jean-Pierre LéaudLes quatre cents coups filmeko Antoine Doinel ahaztezina–, Nobuhiro Suwaren filmaren (Le lion est mort ce soir) protagonista; Arnold Schwarzenegger, Wonders of the Sea 3D emanaldi bereziko ahotsa; eta Alicia Vikander, Wim Wendersek zuzendutako inaugurazio filmaren (Submergence) protagonista. 

 

 

Bestalde, luxuzko epaimahaiburua izango da aurten Sail Ofizialean; John Malkovich. Ondoan izango ditu Dolores Fonzi eta Emma Suárez antzezleak, William Oldroyd zinemagilea, Paula Vaccaro ekoizle eta gidoilaria eta Fabio Cianchetti argazkilaritza zuzendaria.

 

Gainera, gaur egungo zinemaren panoramako zuzendari garrantzitsuenetako zenbait Donostian izango dira euren filmak Perlak, Zabaltegi-Tabakalera eta Horizontes Latinos sailetan aurkezteko: besteak beste, Darren Aronofsky, Kantemir Balagov, Robin Campillo, Raymond Depardon, Ildikó Enyedi Michel Franco, Robert Guédiguian, Todd Haynes, Hirokazu Koreeda, Sebastián Lelio, Martin McDonagh, Janus Metz, Ruben Östlund, Lynne Ramsay, Carlos Saura (hau da, Félix Viscarret-ek hari buruz egindako filma) eta Frederick Wiseman. Bestalde, Michael Winterbottom zinegileak eta Steve Coogan aktoreak Culinary Zinema sailari amaiera emango diote (The Trip To Spain) eta Aki Kaurismäkik 2017ko FIPRESCI Sari Nagusia (Toivon tuolla puolen / The Other Side of Hope) jasoko du Donostia Zinemaldian.

 

Espainiako zinemaren ordezkaritzaren buruan, batetik, Javier Bardem eta Penélope Cruz izango dira, Belodromora etorriko baitira Perlak sailaren amaierako filmera (Loving Pablo), eta, bestetik, Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre sariduna, Paz Vega. Halaber, El autor filmeko antzeztaldea, Javier Gutiérrez (Vergüenza ere aurkeztuko du), María León eta Antonio de la Torre barne; La peste telesailekoa, Alberto Rodríguez eta Paco León buruan; Una especie de familia koprodukzioko protagonista, Bárbara Lennie; Morir filmeko bikotea, Marian Álvarezek eta Andrés Gertrúdixek osatua; Elena Anaya, Donostia sariko emanaldi berezian (La cordillera) parte hartuko baitu; eta Belodromoko bi estreinaldietako lantaldeak, Jordi Mollà, Karra Elejalde eta Unax Ugalde (Operación Concha) eta Javier Cámara, Miren Ibarguren, Gorka Otxoa eta Julián López (Fe de etarras), beste askoren artean.

 

Informazio guztia DONOSTIA ZINEMALDIA webgunean aurkituko duzu.