Mona Lisa Smile (La sonrisa de Mona Lisa / Le sourire de Mona Lisa) ***

Mona Lisa Smile (La sonrisa de Mona Lisa / Le sourire de Mona Lisa) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mona-lisa-smile-la-sonrisa-de-mona-lisa--le-sourire-de-mona-lisa/@@download/image/37p44-3.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mike Newell. Aktoreak: Julia Roberts, Kirsten Dunst, Julia Stiles, Maggie Gyllenhaal, Marcia Gay Harden. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 117 minutu.  
37.zenbakia
Dead Poets Society ederra dakarkigu gogora Mike Newell zinemagilearen pelikulak. 50eko hamarkadan girotua dago Mona Lisa Smile filma. Berkeleyko Unibertsitatean ikasi eta gero, Boston inguruko unibertsitate eskola kontserbadore batean aurkituko du lana Katherine arte irakasleak. Neskatoak dira bere ikasle guztiak, eta senar aberats bat ahalik eta lasterren topatzea dute helburu bakar bezala. Katherinek haien patua alda dezaketela irakatsiko die. Bere ideia aurrerakoiek, ordea, arazo larriak ekarriko dizkiote. Era berean, nola ez, maitasun istorio bat ere bada filmean. Eskolako irakasle batekin maiteminduko baita Julia Roberts. Drama txiki, atsegin eta txukuna da.