Molotov artea

Molotov artea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/molotov-artea/@@download/image/201112122773Radya_Timofey.jpg
2012/12/13
berria
Molotov artea
Radya Timofey artista errusiarrak molotov koktelak baliatzen ditu bere obrak osatzeko. 23 urteko gazteak darabilen teknika sinplea da: gasolinadun sustantzia batekin marrazten ditu irudiak mihisean edo lientzoan, eta ondoren jaurtitzen ditu koktelak. Hauek piztutako suak agerian uzten du obra. Eraikin hutsak eta eremu abandonatuak ditu lantoki, badaezpada.