Moda eta teknologia tailerrak Kristobal Balentziaga museoan

Moda eta teknologia tailerrak Kristobal Balentziaga museoan Modari aplikatutako jarduera teknologiko teoriko-praktiko honek hurbilketa bat eskainiko du, janzteko proiektuak sortzeko beharrezkoak diren metodologiak, do-it-yourself teknikak eta tresna digitalak erakusteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moda-eta-teknologia-tailerak-kristobal-balentziaga-museoan/@@download/image/Captura de pantalla 2018-09-13 a las 10.49.53.png
2018/09/13
Modari aplikatutako jarduera teknologiko teoriko-praktiko honek hurbilketa bat eskainiko du, janzteko proiektuak sortzeko beharrezkoak diren metodologiak, do-it-yourself teknikak eta tresna digitalak erakusteko.
Moda eta teknologia tailerrak Kristobal Balentziaga museoan

Parte-hartzaileek elektronika ehunetan eta materialetan era arduratsu eta jasangarri batean barneratzen ikasiko dute, eta, halaber, sormena garatuko dute gailu praktikoak eta originalak asmatzen, diseinuaren balioa ahaztu gabe. Era berean, ehunari aplikatutako ekoizpen digitalak ahalbidetzen dituen aukerak, eta jantzi edo osagarri elektroniko eta/edo adimendun baten garapenaren faseak nahiz prototipazioaren faseak ezagutaraziko dira.

 

Irakaslea: Paola Guimerans, artista, hezitzailea eta teknologo sortzailea da. paolaguimerans.com

Datak: Larunbatero eta igandero, 2018ko urriaren 13tik 28ra.

Ordutegia: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00

Parte-Hartzaileak: Modari aplikatutako metodologiak eta teknologia-praktikak ikasteko interesa daukan pertsona orori.

Baldintzak: Parte-hartzaileek ez dute zertan aldez aurretik elektronikari buruz ezer jakin.

Inskripzioa: Izena emateko epea zabalik egongo da jarduera argitaratzen den egunetik bertatik urriaren 7ra arte (egun hori barne), edo eskainitako plazak amaitzen direnera arte. 16 plaza eskaintzen dira, eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira. interesa duenak Museoko online izen-emate fitxa bete beharko du, edo, bestela, didaktika@ cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikora idatzi beharko du.

Informazioa eta izen-ematea:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
Tel. 943 00 88 40