Moby Dicken aurrekariak

Moby Dicken aurrekariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moby-dicken-aurrekariak/@@download/image/moby_dick_1378458855.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Herman Melville Moby Dick (1851) idaztera bultzatu zuen jazoera eramango du zinera Ron Howard zuzendariak. 1820an, kaxalote batek Essex izeneko baleontzia ondoratu zuen Ozeano Barean, marineletako batzuk Henderson izeneko irlara iristea lortu zuten, eta han kanibalismoa praktikatu behar izan zuten. 90 egunen ostean, bizirik 8 marinel erreskatatu zituzten. Chris Hemsworth, Cillian Murphy eta Brendan Gleeson izango dira zortzi gizon horietako batzuk, eta Ben Whishawk Herman Melville bera gorpuztuko du.