Mitologia ezagutzeko ibilaldia larunbatean Ataunen

Mitologia ezagutzeko ibilaldia larunbatean Ataunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mitologia-ezagutzeko-ibilaldia-larunbatean-ataunen/@@download/image/20127104276gaua_gauekoentzat_txikia.jpg
2012/12/13
berria
Mitologia ezagutzeko ibilaldia larunbatean Ataunen
'Gaua gauezkoentzat' ibilaldi mitologikoa egingo dute larunbat honetan, uztailak 14, Ataunen (Gipuzkoa). Bertako Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatuta, iluntzeko 21:00etan aterako da ibiltari taldea Barandiaran museotik, eta Udaletxe aurreko plazara egingo dute bidea; bi orduko txangoan pertsonaia mitologiko eta misteriotsuen berri jasoko dute. Ez aukera galdu!

Mitologiaren mundu harrigarrian murgiltzeko aukera proposatu dute oraingoan Ataungo Jentilbaratza elkartekoek Gaua gauekoentzat ipuin ibiltariaren bidez. Ibilaldia Agauntza errekaren ondotik doan Herribide Zaharretik egingo dute, betidanik magiaz beteriko ingurutzat hartua izan denetik, alegia. Txangoa adin guztietako lagunei zuzendurik dago.

Ibiltariek leku bakoitzeko ipuin, leienda, kontu zahar eta pertsonaia mitologikoen berri jaso ahal izango dute; besteak beste, bidexka horren ondoan hil baitzen Joxemiel Barandiaran Euskal Mitologiaren aztertzaile nekaezin izandakoa ere.

Hiru kilometro inguruko distantzia gauez egingo dute, iluntzeko 21:00etan hasita, mundu magiko, harrigarri, beldurgarri, eta era berean, barregarrian barneratzeko. Bi ordu inguru iraungo ditu, eta bai hasieran eta baita bukaeran ere, jatekoak eta edatekoak eskainiko dizkiete ibiltariei. Hori bai, gaubela osoa doakoa izango da.

Jarduera osagarriak


21:00etan hasiko den ibilbideaz gain, arratsaldetik beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da.

Barandiaran Museoa
18:00-21:00 Zabalik izango da museoa, eta errotatxora eta zerrategira bisita gidatuak egingo dituzte.

Ogia egin
19:30-21:00 Ogiaren prozesua ikusteko aukera izango da, labea piztuta izango baitute ordu horretan; era berean, opilak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Garraioa


Ataunera autoz hurbiltzen direnentzat autobus zerbitzu bereziak eta furgoneta bidezko garraio bereziak antolatu dituzte Jentibaratza Kultur Elkartekoek. Aparkalekutik museora joateko, eta amaiera puntutik autora itzultzeko zerbitzuak izango dira.