Mito bat da: klitoriak ez du plazera emateko bakarrik balio

Mito bat da: klitoriak ez du plazera emateko bakarrik balio Esan izan zaigu klitoria estimulatzea kasik apeta feminista bat dela, baina bera gabe koitoa zailagoa da eta baita ugalketa ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mito-bat-da-klitoriak-ez-du-plazera-emateko-bakarrik-balio/@@download/image/header_le-clitoris.jpg
2019/11/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Esan izan zaigu klitoria estimulatzea kasik apeta feminista bat dela, baina bera gabe koitoa zailagoa da eta baita ugalketa ere.
Mito bat da: klitoriak ez du plazera emateko bakarrik balio

Azken urteetan asko hitz egin da sexualitate femeninoaz eta ezinbestez klitoriaz. Historikoki kasurik egin ez zaion organo horrek plazerez betetzen gaitu, behar bezala estimulatuz gero orgasmoa eskainiz. Egun hamaika liburu idatzi dira klitoriaren eta bere sekretuen inguruan, berari buruzko hitzaldiak entzun ditugu eta noski, inoiz baino gehiago eta hobeto masturbatu gara. Azken finean, esan digutenaren arabera horretarako balio baitu soilik klitoriak, plazera sortzeko.

The Guardian egunkariak argitaratu berri duen ikerketaren arabera ordea, klitoria ez dago hor guri plazera emateko (soilik), ugaltzen sisteman bere rola baitu, funtzio biologiko bat esleituz. Klitoriak dilatatzen laguntzen digu, gure odol-fluxua igotzen du eta baita baginaren tenperatura ere, hau lubrifikatuz sarketa gustagarriagoa izan dadin, eta horrekin biologikoki eraginkorragoa. Horretaz gain, gure lepoa posizio jakin batean ezartzen digu paradoxikoki esperma moteltzeko eta horrela bere mugikortasuna hobetzeko. Erditzeetan ere erabiltzen da organo hau gehiago dilatatzeko eta esperientzia hain mingarria ez izateko.

Azken finean begi bistakoa da, ezta? Hor baldin badago zerbaitengatik izango da. Ikerketa honen arabera emakumearen plazer sexualak ugalketan laguntzen du, plazer oro espeziaren iraupenari lotuta baitago. Halere, argi dago jada sexualitatea ez dela ugalketara mugatzen, eta horregatik, klitoria ez da estimulatu behar helburu horiekin, baizik eta harreman sexual hobeak edukitzeko helburuarekin; zeren harremanetan, bertan parte hartzen duten guztiek gozatzen badute plazera handiagoa izango baita.