Mistikaren bidetik

Islamaren adarrik espiritualena ordezkatzen du sufismoak. Egipton aski errotuta daude mugimenduaren ohiturak eta erritualak. Gazte sufiek pentsamendu kritikoa aldarrikatzen dute.
Alaak 28 minutu daramatza zirkuluan bueltak ematen. Bost abiadurako dantza da berea, baina musika hasi denetik ez da gelditu. Alaak gora eta behera mugitzen ditu besoak, eta denbora pasa ahala, zorabioa sumatzen zaio. Ez da eroriko, ordea. Sufien filosofiaren arabera, trantze mistikora iritsi da.
Alaak eguzkia ordezkatzen du, eta bere inguruan dauden dantzariek planetak irudikatzen dituzte. Bueltaka, dantza unerik gorena iristen da: Alaak eskumako besoa jaso eta ezkerrekoa jeisten du. Inguruan dituen dantzariak gelditu egiten dira. Goitik jasotako jakituria banatzeko momentua iritsi da. Alaak bere gona igo eta begiak ixten ditu. Agure batek Mahoma profetaren bertsoak irakurriko ditu orduan. Musikariek darbuka, pandereta eta flauta jotzeari utziko diote. Amaitu da dantza.
Alaa eta bere lagunak ohituta daude halako ikuskizunak egitera. Egiptoko derbitxe profesionalez osatutako Tannoura edo sufi taldea da haiena. Gazte-gaztetatik sufismoaren espiritualtasuna jaso dute, eta haien dantzak folklore emanaldiak bilakatu badira ere, bueltak ematearen erritualak esanahi berezia du derbitxeentzat.
Minutu batzuk geroaro, antzokiaren atzeko aldagelan, nekea begibistakoa da dantzarien aurpegietan. Alta, gazte derbitxeak pozik daude egindako emanadiarekin. "Belaunaldiz belaunaldi, aitengandik semeengana pasatzen da lekukoa. Sinesmen hutsaren gainetik dagoen sentimendua da, artetik edo kulturatik haratago doana. Ondasun materialetatik askatzen gaitu", uste du Akram izeneko derbitxe gazteak.
Meditazioa lantzen
Sufismoak Islamaren adarrik espiritualena ordezkatzen du, eta erro sakonak ditu Egipton. Datu ofizialik ez dagoen arren, bi milioi egiptoar inguruk erritual sufietan parte hartzen du. Haatik, gutxiengo indartsu bat dira, eta Egiptoko lider politiko frankok aldarrikatu dute sufiak direla.
Mitoz betetako mugimendua da sufismoa. Esoterismoa, aszetismoa, filofosia... Asko dira islam espirituala sailkatzeko erabiltzen diren terminoak. Halere, zer desberdintasun dute sufiek beste musulmanekiko? Mustafa izeneko turismo-gidariak Kairoko Khan el Khalili merkatu famatuaren aurrean batu gaitu zenbait ideia argitzeko asmoz. "Nondik hasi? Funtsean, ikasketa espiritualean oinarritzen da sufismoa. Jainkoaren eta gizakiaren arteko kontaktu zuzenean sinesten du. Bizi zaitez Jainkoa ikusiko bazenu edo Jainkoak zu ikusiko bazintu bezala. Hori da gure lema", azaldu digu.
Sinesmen espirituala edo estasi mistikoa lortzeko hainbat bide daude. Derbitxeak bueltak ematen iristen dira maila gorenera. Beste sufi askorentzat, ordea, meditazioa da giltza. Kairoko Sayeda Zeinab auzoko meskita nagusian, astero ehunka sufi batzen dira gogoeta egiteko. Mahoma profetaren bertsoak ozen abestu eta burua aurrera eta atzera mugituz igarotzen dute ordu oso bat. Giroan sartzen denak badauka trantzean erortzeko arriskua, edo zortea. "Batzuek bakea sentitzen dute. Beste batzuek, berriz, energia. Mendebaldean erlaxazio deitzen diozue horri", uste du Mustafak.
Gainontzeko musulmanekin alderatuz, sufientzat otoitzak baino pisu handiagoa dauka gogoetak. Mustafa, meskita horretan batu ohi da lagunekin. Bere Tareeka edo talde sufiaren ohiturak jarraituz, besoak gurutzatuz eta bestearen eskuari bi musu emanez agurtzen diote elkarri. Mustafa eta bere lagunek sufismoaren inguruko eztabaida batera gonbidatu gaituzte. Haien Tareeka sortu zuten fundatzaileen argazkien azpian, politikaz, ekonomiaz eta erlijioaz mintzo dira. Gazte sufiek ez dute zerikusirik duela mende bateko lider espiritualekin. "Niretzat bizitza jakituria lortzeko ibilbide bat da", azaldu du Aladino izeneko parte hartzaile batek.
Ismael da koadrilako gazteena, baina ideiak argi dauzka: "Oreka bat topatu nahi dut espiritualtasunaren eta egunoroko errealitatearen artean. Gorputza eta arima batera joan behar dira, eta horretarako, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa lantzea. Ez dut imanak edo telebistak esaten duena de facto sinestu nahi. Aspaldi utzi nion sinestun huts bat izateari". Halere, hausnarketa horrek buruhausteak sortu dizkio. Ismaelek bere aitarekin talka egin ohi du, pentsamendu kritikoa lantzeko aldarrikapena egiteagatik. "Ez zait gustatzen nire etxean transmititu den sufismoa. Doktrina bat bilakatu da. Balio osoa galdu du", erantsi digu.
Jazarpena eta erasoak
Nolanahi ere, gazte sufiek ez dute ezkutatzen arduratuta daudela. "Islamaren barruan bere kasa dabilen mugimendu bat da gurea, eta larrutik ordaintzen ari gara hori", uste du Mustafak. Bere aburuz, sunien eta xiiten arteko gerraren erdian jarri dituzte. Sufismoa, islamean nagusi den doktrina suniaren barruan kokatzen da, baina musulman frankok irizten diote lotura gehiago daukala xiitekin. "Ez dugu fede itsua babesten, eta horregatik, gure kontrako kanpaina bat hasi dute", erantsi du Mustafak.
Muturreko musulmanen arabera, sufiak urrunegi joan dira sinesmen espirituala lortzeko bidean. "Heretikotzat hartzen gaituzte, xiitek bezala, Mahomaren oinordekoak maite ditugulako", azaldu digu Ismaelek. Kultura sufiaren ezaugarririk nagusiena profetaren oinordekoen mausoleoak bisitatu eta bertan otoitz egitea da. Esayed izeneko agure batek atsekabez begiratzen dio aurrean daukan meskitari. "Gure santutegi asko erasotu dituzte, beraz, mausoleoak zaintzen hasi gara".
Hain zuzen, Mahomaren oinordekoen omenezko meskita gehienak Kairoko auzo islamikoan daude. 2011ko iraultzaren aurretik, turistaz beterik egoten ziren. Abdalla Naser izeneko irakasle batek hara eraman gaitu: "Salafisten arabera, profetaren oinordekoak gurtzea gehiegikeria bat da, izan ere, haien iritziz Jainkoa pertsona baten irudiarekin lotzen dugu. Fedegabeak garela esaten dute".
Gazte sufiek ez dituzte halako kritikak onartzen. Edonola ere, beti gertatzen den legez, eztabaida erlijiosoak esparru politikoa kutsatu du. Sufien eta islamisten arteko etsaitasuna kanpaina politikoa egiteko tresna erabilgarri bilakatu da. "Islamistek berriz ere agintzen baldin badute, sufiak arriskuan egongo gara. Ez dute gutxiengoenganako sentiberatasunik", adierazi du Mustafak. Horregatik, gehienek aho batez babesten dituzte Egiptoko militarrak. "Gure biziraupena dago jokoan!", adierazi du Abdallak.
Kasuak kasu, Egipton nabarmen egin du behera sufien kopuruak. 1970eko hamarkadatik, egiptoar asko Golfoko herrialdeetara joan dira, eta bueltan, islamaren muturreko joerak ekarri dituzte. Salafismoaren gorakada ere logika horretan ulertu beharko litzateke. Agian, bere kasa dabiltzalako edo pentsamendu kritikoa aldarrikatzen dutelako, sufiak ez dira ongietorriak islamaren korronte itxienetan. Mustafa, berriz, baikorra da oso: "Mundutik askatzeko beharra dagoen bitartean, sufismoak bizirik iraungo du".