Miss Frantzia txapelketa boikotatu dute emakumearen bazterkeria oinarri duten baldintzak exijitzeagatik

Miss Frantzia txapelketa boikotatu dute emakumearen bazterkeria oinarri duten baldintzak exijitzeagatik Aurreko mendeko albistea izan behar luke, baina gertatzen ari da. Osez le feminisme talde feminista edertasun txapelketaren aurka altxatu da bere hautagaiak aukeratzerako garaian exijitzen dituzten baldintza arkaikoengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miss-frantzia-txapelketa-boikotatu-dute-emakumearen-bazterkeria-oinarri-duten-baldintzak-exijitzeagatik/@@download/image/Captura de pantalla 2021-10-25 a las 8.37.04.png
2021/10/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurreko mendeko albistea izan behar luke, baina gertatzen ari da. Osez le feminisme talde feminista edertasun txapelketaren aurka altxatu da bere hautagaiak aukeratzerako garaian exijitzen dituzten baldintza arkaikoengatik.
Miss Frantzia txapelketa boikotatu dute emakumearen bazterkeria oinarri duten baldintzak exijitzeagatik

Garaiera zein egoera zibila bezalako hutsuneak bete eta gainditu behar dituzte Frantziako edertasun txapelketako hautagai izatera iristeko emakumeek. 

Lan justizian salaketa jarri du Frantziako talde feminista batek Miss Frantzia lehiaketaren aurka. Hauek diote koroa irabazteko hautagaiak biltzeko baldintzak baztertzaileak direla: 1,70 baino gehiagoko garaiera izan behar dute, ez dute seme-alabarik eduki behar, sekula ezkondu gabeak izan beharra dute, eta subjektiboa bada ere, edertasuna irudikatu beharra dute. 

Talde feminista honen ustez, sariketa hau eta honen atzeko erakundeek irabazi-asmoko ikus-entzunezko saio bat sortzeko erabiltzen dituzte emakumeak.

Hautagaiek lan kontratu bat sinatzen ez badute ere, soldatapeko baten moduan funtzionatzen dutela salatu dute. Erakunde feministatik baieztatzen dute, hori guztia gutxi balitz, 2013an hartutako erabaki judizial batean oinarrituta, txapelketa hau antolatzen duten gizonezkoek bai lortu zituztela onura ekonomikoak emakume hauen kontura.