Mision en Marbella *

Torrente polizia faxistaren abentura berriekin datorkigu Santiago Segura marketin katedraduna. Lehen atalarekin lortutako dirutza itzela kontuan hartuz gero, ez da harritzekoa Torrenteren itzulera. Kasu honetan, Marbellara jo eta Jose Luis Moreno sabel-hiztun nardagarriaren aurka neurtuko ditu indarrak Torrentek. Pantojaren senargai harroxkoa eta ustelkeriak aberastutako koadrilako beste kideak falta dira bakarrik Santiago Segura showmanak bere luzimendu hutserako diseinatutako azpiekoizpen kerratu honetan. Zinema eskatologikoa eta neskato silikonatsuak atsegin dituztenentzat, soil-soilik.