Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du

Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du 'Nola gorde errautsa kolkoan' liburuarengatik egin diote aitortza. Sari hori euskaraz idatzitako lan batek jasotzen duen lehen aldia da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-agur-meabek-espainiako-poesia-saria-irabazi-du/@@download/image/MEABE.jpg
2021/09/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudi nagusia: Jagoba Manterola/ Foku

'Nola gorde errautsa kolkoan' liburuarengatik egin diote aitortza. Sari hori euskaraz idatzitako lan batek jasotzen duen lehen aldia da.
Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi du

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak irabazi du aurtengo Espainiako Poesia Saria Susa argitaletxearen bidez kaleratutako Nola gorde errautsa kolkoan poesia liburuarekin. Espainiako Estatuko Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du eta 20.000 euroko ordainsaria du. Gainera, euskaraz idatzitako lan batek irabazten duen lehen aldia da.

Epaimahaiak jakinarazi duenez, "euskal poeta garaikide handietako baten helduaroko poema bilduma delako" hautatu dute lana.  "Memoria liburu bat bezala hasten da, baina hedatu egiten da aurrera egin ahala, ahots, estilo eta tonu multzo handiari leku eginez", adierazi du. Horretaz gain, "desioaren eta heriotzaren inguruko hausnarketak, nostalgia eta denboraren iragatea, hitzen bidez etengabeko gozamena bilatzearekin uztartzen direla" nabarmendu du. "Kontrapuntu gisa, hizkeran eta erakusten duen jarreran dimentsio ironiko bat eskaintzen duela" gaineratu du epaimahaiak, eta hamar urtean idatzitako lan honek "urteen joanaren samina eta bizitasun eta freskotasun apurtezina maisuki biltzen dituela". 

Meabek 2020ko azaroan kaleratu zuen Nola gorde errautsa kolkoan lana eta, egileak adierazi zuenez, aurrez argitaratutako Kristalezko begi bat eleberriaren (Susa, 2013) eta Hezurren erretura narrazio bildumaren (Susa, 2019) jarraipena da. 

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak irakasle ikasketak egin zituen eta ondoren Euskal Filologiako lizentziadun bihurtu zen. Poesia eta haur literatura jorratu du bereziki baina helduentzako narrazioak ere idatzi ditu. Hirutan jaso du Euskadi saria, Itsaslabarreko etxeaUrtebete itsasargian eta Errepidea lanekin. Espainiako Kritikaren saria ere jaso zuen 2000.urtean Azalaren kodea poema liburuagatik eta, baita hamar urte geroago ere, Bitsa eskuetan poema liburuarekin. 2006az geroztik Euskaltzaindiako kide ere bada.