Minutu bateko isiluneak

Hildako baten oroimenez, minutu bateko isilunea egitea oso arrunta da futbol zelaietan. Dena den, zer gerta ere, isilunea egin baino lehen, "hildakoa" ez ote dagoen "bizirik" ikertu behar da aurrena. Begira, bestela, zer gertatu zen Espainiako Bigarren B mailan, Polideportivo Ejido eta Almeria taldeen arteko partidan. Polideportivo Ejidoko arduradunei "Miguelín" jokalari ohia hil zela esan zieten eta beraz, minutu bateko isilunea egin zuten partida hasi baino lehen. Biharamunean, ordea, Ejidoko futbolari batek hildakoarekin topo egin zuen herriko kale batean. Antza, dena gaizkiulerturen bat izan zen. Ikustekoa izango zen futbolariaren aurpegia "Miguelín" berpizturik ikusi zuenean!