Mintzalagunerako izen ematea zabalik Bageran

Mintzalagunerako izen ematea zabalik Bageran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mintzalagunerako-izen-ematea-zabalik-bageran/@@download/image/Kartela2.jpg
2018/01/17
albiste-laburra
Mintzalagunerako izen ematea zabalik Bageran

Mintzalagun talde berriak osatuko ditu Bagera elkarteak otsailean, eta urtarrilaren 24ra arte eman daiteke izena Mintzalaguna egitasmoan, otsaila eta ekaina bitarteko talde berrietan parte hartzeko.

Bi modutan parte hartu daiteke egitasmoan: Bidelari moduan, hau da, euskara praktikatzeko; edo Bidelagun moduan, euskaraz praktikatu nahi dutenei laguntzeko. Internet bidez egin daiteke Bidelarien izen ematea eta Bidelagunen izen ematea.

Interesatzen zaizu? Jarri harremanetan BAGERA ELKARTEAREKIN!