Min Lilla Sister

Stellak inork ez bezala miresten du Katja ahizpa nagusi lirain eta kirolaria; bera bezalakoa izan nahiko luke nagusitan. Egun baten, baina, bazkalostean, botaka egiten harrapatuko du, eta orduan konturatuko da bulimia duela. Hasieran sekretua gordetzen saiatuko da, baina gurasoak arazoaz jabetzean, dena aldatuko da familian. Little Miss Sunshine eskandinabiarra omen da.