Mimoen negozioa

Mimoen negozioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mimoen-negozioa/@@download/image/20128288639Zur_Lur_Besarkadak.jpg
2012/12/13
berria
Mimoen negozioa
Nork ez ditu gustuko eta beharrezko ferekak? Tamalez, beti ez dugu alboan izaten mimatuko gaituenik. New York estatuko Jacqueline Samuelek errentagarritasuna atera dio honi eta Snuggery negozioa jarri du martxan: besarkada eta laztan ez-sexualak eskaintzen ditu orduko 60 dolarren truke. Gaizkiulertuak saihesteko, zerbitzuaren inguruko arauak eta baldintzak argitu ditu bere webgunean: www.thesnuggery.org