Millenialek ez dute kotxerik erosten

80-90eko hamarkadetan ez bezala, dagoeneko kotxe bat erostea ez da lehentasuna gazteentzat. Millenialek ez dute amesten independentzia emango dien auto batekin; horren ordez, merkeagoak eta praktikoagoak diren bideak bilatzen dituzte, eta baita ekologikoagoak direnak. Baina nola mugitu kotxerik gabe?
Gaur egun ez da beharrezkoa kotxea erostea kotxean mugitzeko; renting-aren bitartez, jendeak bere kotxea alokatzen du beharra duenarentzat, eta alderantziz, une zehatz batean kotxez mugitu behar duenak alokatu egiten du. Honen helburua argia da; kotxearen abantailez gozatzen dute, jabetzak dakartzan betebeharrei erantzun gabe. Sistema honekin, erabiltzaileak ez dira autoaren mantenuaz kezkatu behar, ezta segurua ordaintzeaz, tailerrera eramateaz...
BlaBlaCar sistemak urte batzuk baditu, eta antzeko funtzionamendua du, baina bidaia luzeetarako. Kotxean bakarrik joan beharrean, leku berdinera doan jendearekin betetzeko aukera ematen dizu app honek, bidaia eta gastuak elkarbanatuz.
Bestalde, millenialek nahiago dituzte kotxe ekologikoak; hibridoak edo elektrikoak aukeratzen dituzte, ekologikoak izateaz gain ekonomikoki ere hobeto ateratzen direlako. Eta kotxea ordezkatzeko beste bide ekologiko zein ekonomiko batzuk ere hautatzen dituzte; autobusa, bizikleta edota horren modan jarri den patinete elektrikoa. Eta zu, nola mugitzen zara?