Millenialak, belaunaldi bakartiena

Millenialak, belaunaldi bakartiena Konexioen aroan, 23 eta 38 urte bitarteko helduen 22% ez du inolako lagunik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/millenialak-belaunaldi-bakartiena/@@download/image/TW_All_the_Lonely_People_WEB.png
2019/08/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Konexioen aroan, 23 eta 38 urte bitarteko helduen 22% ez du inolako lagunik.
Millenialak, belaunaldi bakartiena

Teknologiak munduarekin etengabeko konexioan jarri gaitu, eta nahikoa dugu mugikorra atera eta parte bat botoi sakatu milaka kilometrotara daudenekin hitz egiteko. Baina dirudienez, gertutasun teknologiko horrek inoiz baino gehiago aldendu gaituYou Gov-ek egindako ikerketaren arabera, millenialen belaunaldia inoizko bakartiena da. 

Hala, 1980 eta 1994 urte bitartean jaiotakoen %22 inolako lagunik ez duela onartzen du. Adin tarte horretako helduen %30 berriz, gertuko lagunik gabe bizi da, eta %25 ez dute noizbehinka planen bat egiteko lagun edo ezagun talderik. Gure burbuiletan sartu eta inguratzen gaituztenetatik isolatutako belaunaldia bihurtu gara. 

Baina, nola da posible konexioen aroan horren bakarrik sentitzea? Ikerlariek diotenez, sare sozialek faltsuki konektatuta gauden sentsazioa eragiten digute; argazkien eta mezuen bitartez, lagunen egunerokotasuna ezagutzen dugu, eta ez dugu haiei deitzeko edo haiekin gelditzeko beharra sentitzen. Hala, harremanak pixkanaka hoztu egiten dira, erabat urruntzeraino. Laburbilduz; kontakuan jarraitzen dugu, baina harremana zaintzeari uzten diogu.

OSASUN MENTALA

Bakardadea beharrezkoa da batzuetan, baina epe luzera arriskutsua gertatu liteke gure osasun mentalarentzat. Hain zuzen, millenialen belaunaldian nabarmen biderkatu dira depresioa eta antsietatea bezalako gaixotasunak; ikerketen arabera, harreman zuzena dago pantailen erabilera abusiboaren eta osasun mentalezko gaixotasunen artean. Aldiz, aisialdirako kirola edota bestelako ekintza aktibo eta sozialak egiten dituztenen osasuna hobea da.