Mila esker euskalakariak!

Amaiera zirraragarria bizi zuen atzo 17. Korrikak Donostian. Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako milaka euskaltzale batu ginen gure hizkuntzaren aldeko festa handian. 2.507 kilometro egin ostean, eskuz-esku, lekukoa eta mezua Gipuzkoako hiribururaino heldu ziren. Guri dagokigunez, mila esker gazteon kilometroa gurekin osatu zenuten den-denei.
Goizean goiz heldu zen Korrika Donostiara. Auzoetan barrena ibili ostean, eguerdi aldera jendez lepo bete ziren hiriko kale nagusiak. Bulebarra ere euskalakariek hartu zuten, Korrikaren azken metroak txalotu, eta Kike Amunarriz eta Ilazki Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleek idatzitako mezua entzuteko.
Euskara ikasten ari direnak, euskaltzainak, 'merkealdia' dioen kartela jartzen duten dendariak, amodioa euskaraz egiten dutenak, barre eta negar euskaraz egiten dutenak, euskara eta gure herria maite dugunok, euskaldunok munduan leku bat merezi dugula uste dugunok, euskara bizi eta txinpartaduna nahi dugunok... guztiak gara euskalakariak!, zioen mezuak. Eta, hain justu horregatik, gu guztiori dagokigu aurrerantzean ere lekukoari eutsi eta egunerokoan ere, Korrikak iraun bitartean bezala, euskaraz bizitzea.
Gazteok ere euskalakari
GAZTEZULOk eta Donostiako Piratek batera egindako deialdiari makina bat gaztek erantzun zion eta jende mordoa bildu ginen atzo, goizeko 11:00etan, Bulebarreko erlojuan. Eramandako 100 kamisetak banatu eta kalejiran abiatu ginen Amararantz.
Bertan, emozioz beterik bizi genuen itxaronaldia, eta Pirritx eta Porrotx pailazoen eskutik jaso genuen lekukoa, ondoren Amarako Auzo Elkartearen eskuetan uzteko. Mila esker GAZTEZULOren eta Donostiako Piraten ordezkariekin batera korrika egin zenuten guzti-guztiei. Aupa zuek!
Giro bikaina Trinitate plazan
Gazteok Donostiako Parte Zaharreko Trinitate plaza izan genuen elkargune, bertan aritu baitziren zuzenean Izate, Gose Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeak.
Plaza lepo egon zen egun osoan zehar; frontoia, alboak... dena beteta. GAZTEZULOk babestutako gunean giroa bikaina izan zen dudarik gabe, eta pozten gara!