Mila bostehun pertsona elkartuko dira San Mamesen, euskararen erabilera sustatzeko

Mila bostehun pertsona elkartuko dira San Mamesen, euskararen erabilera sustatzeko Lau txanda egingo dituzte, hiru goizean eta bat arratsaldean, hainbat gairi buruz euskaraz hitz egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mila-bostehun-pertsona-elkartuko-dira-san-mamesen-euskararen-erabilera-sustatzeko/@@download/image/b+BERBAGUNE+AURKEZPENA+3941.jpg
2023/11/20
Lau txanda egingo dituzte, hiru goizean eta bat arratsaldean, hainbat gairi buruz euskaraz hitz egiteko.
Mila bostehun pertsona elkartuko dira San Mamesen, euskararen erabilera sustatzeko

Guztira 1.500 lagun bilduko dira ostegunean, hilaren 23an, San Mamesen egingo den Berbagunearen hamargarren edizioan, Ulibarri Euskaltegiak eta Athletic Clubek antolatuta. Ekimen honen helburua euskara kalera ateratzea eta hizkuntzaren eguneroko erabilerak duen garrantzia aitortzea da.

Parte-hartzaileak mahai baten bueltan elkartuko dira, taldeka, eta gaurkotasuneko hainbat gairi buruz solas egingo dute, moderatzaile batek gidatuta. Liburuei, kirolari, aisialdiari eta beste gai interesgarri batzuei buruzko elkarrizketak partekatuko dituzte. 

Hiru txanda izango dira goizez: 9:30etik 10:30era; 11:00etatik 12:00etara; eta 12:30etik 13:30era. Arratsaldez, berriz, 17:00etatik 18:00etara elkartuko dira.

Parte hartzeko, http://berbagunea.eus/ web-orrian eman behar da izena.